Izenburua: Printzesa guztiek dute bere ipuina
Idazlea: Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Bilduma: Xaguxar; 200
Orri kopurua: 72
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Abentura eta historia uztartzen dituen ipuin luzea da, askatasunaren bilakaera, jakin- mina eta ausardia bezalako gaiak tonu malenkoniatsuan agertzen dituena.
Alhambran bizi den Raisa printzesak, murruetatik kanpo zer dagoen ezagutzeko jakin- mina erakutsi du txiki-txikitatik. Maitasunak hegoak emango dizkio beste bizitza mota ezagutzeko, nahiz eta horretarako, aitari aurka egin beharko dion.
Ilustrazioek garrantzi handia dute, eta orri guztietan azaltzen dira. Akuarelaz eginak daude, eta kolore suabeak erabili ditu, okreak gehienetan. Euren bitartez erraz eraman gaitu beste kultura eta garai batera. Kontaketaren tonu bera jarraitu dute, malenkoniatsua.
Xabier Etxanizen kritika Argian