Izenburua: Pol eta Puy
Idazlea: Seve Calleja Pérez
Ilustratzailea: Angel Domínguez Gazpio
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1999
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 144
Laburpena:
Paulino eta Mari Puy anai-arrebak dira. Baina ez dira oso ondo konpontzen elkarrekin. Bakoitzak bereari eusten dio eta hortik sortzen dira arazoak. Adibidez, zera esaten dio anaiak arrebari: "Gauza bat badakin? Hire ipurdiak arrosa usaina din". Orduan arreba su eta gar jartzen da eta amonarengana joaten da Paulinori errieta egiteko esatera. Paulinok poetatzat dauka bere burua eta Mari Puy bera baino mutil zaharrago batekin maitemindurik dago. Maitasuna, umorea, beldurrak eta fantasia nahasten dira liburu honetan. Oso dibertigarria da irakurtzeko.