Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pirata bihotza

Idazlea: Sébastien Perez

Ilustratzailea: Justine Brax

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2019

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Tamaina handiko eta tapa gogorreko narrazio ilustratua da, pirata abentura xume bat, eskuzabaltasuna aldarrikatzen duena lehen irakurleen artean. Tonu epikoa du, eta ipuin tradizionalen egituraketa.

Luis pirata bihurtzeko itsasoratuko da lehenengoz. Bere aita eta aitona ere piratak izan ziren. Dena da izan behar duen bezala, itsasoa, zerua eta Luisek berak eraikitako itsasontzia. Familia harro dago Luisek emango duen urratsaz. Bidean, ordea, dena berak espero duen bezalakoa izanik ere, lapurreta asko eta altxor handiak lortuta ere, bihotza gogor du, zamaturik. Azkenean, arrantzale oso pobre bati oparitzen dionean bere altxor preziatua, lortuko du bere bihotza arintzea.

Ilustrazioek protagonismo handia dute liburuan. Gorri eta urdin koloreak dira nagusi, kontraste handiak sortuz. Irudi geometriko eta tribalez apainduta azaltzen dira elementu guztiak: itsasontzia, itsasoa, zerua eta baita Luisen azala ere.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Pirata bihotza