Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pio Martzianoa

Idazlea: Pello Añorga Lopez

Ilustratzailea: Iñaki G. Holgado - Jorge Madejón

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2017

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Umorezko ipuin honetan baserriko animaliak dira protagonista. Testuaren tonua umoretsua da. Estiloa ahozkotasunetik gertu dago, eta onomatopeiak erabiltzen dira.

Trafikoa bideratzeko jartzen diren pibote txuri-gorri horietako bat errepidetik erori, eta baserri baten ingurura iristen da. Baserriko animaliak harrituta begiratzen dute: eta zomorro estralurtar bat balitz?! Iskanbila handia sortu denez, Pio baserritarra esnatu eta etxeko atarira ateratzen da, galtzontzilo hutsean. Eta daukan piura zatarra gutxi balitz, buruan jartzen du pibote txuri-gorria. Nahasmena handitu egiten da laster batean, animaliek pentsatzen dute Pio martzianoa dela , eta, izuaren izuz, errepiderantz ihes egiten dute. Kaosa ezartzen da errepidean, baina, azkenean, Pio jantzi egingo da eta animalia guztiak onik ekarriko ditu baserrira.

Ilustrazioek ere tonu umoretsua dute. Mugimendua islatzen dute, eta animalien aurpegietan, kezka zein harridura, emozioak nabarmentzen dira .


Pio Martzianoa