Izenburua: Piku azpian
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
Bilduma: Udazkeneko jolasak, 1
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Hitz neurtuan eta errimarekin emandako fabula modernoa da, ilustrazioz hornitua. Ehiztari baten bitartez espezismoaz hausnartzera gonbidatzen gaitu, tonu moralizante batean.
Pikondo batean txolarre ama sei kumerekin bizi da. Ehiztariaren tiroak txita bat botako du. Ehiztariak bere ekintzaren kaltea ikusirik, bihotza bigunduko zaio, eta pikuak tiroz lurrera botatzen hasiko da, txolarreek jana izan daitezen.
Ilustrazioek testuan esandakoa azpimarratzen dute, eta gaiarekin bat datoz. Kolore apalak agertzen dituzte, irudi ikonikoak, ur-margo eta tintaz eginak eta forma borobilduekin.
Imanol Merceroren kritika Berrian