Izenburua: Pikondoaren balada
Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña
Itzultzailea: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Bilduma: Xaguxar, 223
Orri kopurua: 72
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Narrazio honek errealismo fantastikoa deitzen den eremura eramaten gaitu gerra bezalako testuinguru latz batean bizi-irauten duen familia bat deskribatzeko. Desobedientzia, memoria historikoa, eta muturreko erabakiak bezalako gai korapilatsuak neskato baten begietatik ikusita. Halere liburuak tonu baikorra mantentzen duela esan liteke.
Funtsean familia baten historia kontatzen digu, lehen pertsonan, Martinak. Pikuenean bizi dira amama, osaba Lukas, aita, ama eta Martina. Osaba Lukas desberdina da, beti du kanturen bat, liburuetan irakurritako pentsamendu sakonen bat, txori batek esandako kontutxoren bat, beti ere pikondoaren bueltan.
Gerra lehertuko da eta aita gerrara joango da, baina osaba Lukas ez, bera bakezalea baita, ez du inor akabatu nahi. Pikondoan geratuko da…
Ilustrazioak testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat datoz. Irudi erdi abstraktuak agertzen dira, bai eta zuri beltzezko argazkiak. Narrazioari zeharka baino ez diote heltzen ilustrazioek, fokua eragin emozionalerantz jarrita.
Imanol Merceroren kritika Berrian