Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pikolo

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2008

Bilduma: Osinberde saila

Orri kopurua: 88

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Nobela hau egungo euskal gatazkaren inguruan eraikitako errealismo kritikoaren baitan kokatzen da. Manuel txikiak ez du ulertzen zer gertatzen den bere inguruan. Euskal Herrira etorri da bere aitarekin bizitzera, ama amona zaintzen Extremaduran gelditu den bitartean. Aitak oso aldarte txarra erakusten du herri honetara ailegatu zirenetik eta Manuel amaz gogoratzen da. Eskolan oso harrera harrigarria egin diote, ikaskide batzuk eraso egiten diote eta berak ez daki zergatik; irakasleak ere oso jarrera harrigarria erakusten du. Neska batek bakarrik eskainiko dio adiskidetasuna bere etxera gonbidatuz. Hor hasiko da Manuel gertatzen denaren jabe egiten. Izan ere, guardia zibil baten semea da Manuel, atxilotu baten seme-alabak dira, ordea, bere laguna eta bere areriorik gogorrena eta irakaslea ere Manuelez baliatuko da bere zereginetarako... Euskal Herriko errealitate bortitz baten ispilua izan daiteke liburu hau.


Pikolo