Izenburua: Pentsatzeko txokoa
Idazlea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015
Bilduma: Auskalo 49
Orri kopurua: 53
Laburpena:
Narrazio errealista baten bidetik, gai asko plazaratzen dira: gai nagusia heldu eta umeen arteko harremana da, eta zeharka tratatzen dira kontsumismoa, langabezia, eskola eta komunikatzeko zailtasunak.
Ingeleseko andereñoak “pentsatzeko txokora” bidaltzen ditu ikasleak jarrera desegokia dutenean. Eskolan txoko honekin arazoak dauzkate. Kontakizuneko protagonistari, Debari, ordea, pentsatzea gustatzen zaio, eta honegatik txokora bidaltzeko irrikatan egoten da.
Tartean ama eta alabaren irudiak ditugu, orrialde osoa betetzen. Marrazki gozoak dira, kolore leunekoak.
2015eko Lizardi saria irabazi du lan honek.