Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Paxkalin

Idazlea: Castillo Suarez Garcia

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Bilduma: Batela; 37

Orri kopurua: 26

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Animalien ipuina da, bizitzak dituen arriskuez mintzo dena, tonu hezitzaile batean.

Paxkalinek pareko herriko zirkura joan nahi du, baina horretarako errepidea zeharkatu behar du, eta gurasoek ez diote uzten. Bere lagun batek ez du jaramonik egiten, eta kotxe baten azpian hil egiten da. Halere, ez dira denak berri txarrak: zirkua bere herrira helduko da, eta lortuko du zirkura joatea.

Ilustrazioek leku nabarmena hartzen dute. Orokorrean animaliak nahiko era errealistan adierazten dira, nahiz eta panpina kutsu nabarmena ere baduten. Alaiak eta koloretsuak dira, gertaerak gertaera.


Paxkalin