Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Patioan

Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez

Ilustratzailea: Amaia Arrazola

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Bilduma: Xaguxar; 212

Orri kopurua: 69

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Nobela errealista honek ikastetxeetan jolas garaian sortzen diren arazoak eta neska-mutilen arteko genero bereizketa deskribatzen du, tonu eredu-emailea erabiliz.

Istorioko protagonistak jolas garaian patioan baloiarekin jolastu nahi du, baina mutilek futbolerako patio osoa hartzen dute ikastetxean “ohitura” horrela delako, eta bera ezin da jolastu. Horren aurrean protagonistak aurre egiten die, eta ikastetxean arazoak sortzen zaizkion arren, berak Gandhiren antzera borrokatzea erabakitzen du, bere helburua lortu arte.

Ilustrazioa osatzeko figura geometrikoak darabil, “South park”eko pertsonaiak gogoraraztendutenak. Istorioan kontatzen duena ilustratzen du, baina ez dio ezer eransten istorioari.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Patioan