Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pako belearen bihurrikeriak

Idazlea: Iñaki Zubeldia Otegi

Ilustratzailea: Belén Lucas Pérez

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 1999

Bilduma: Matxinsalto

Orri kopurua: 75


Laburpena:
“Pako belea” liburuaren jarraipena da. Bigarren liburu hau, belea sendatu ondoren, udako oporretan hasten da eta umeekin gaiztakeria dexente egiten ditu bele sinpatiko honek.
Baina, liburu honetako gauzarik kuriosoena beleak CD-ROM bat ikusten duenean hasten da. Animalien bizitza ikusten du pantailan eta horien artean, batez ere, beleen bizimodua eta ohiturak, eta odolaren deia sentitzen du, askatasunaren deia, beretarrengana bizitzera joateko dei apelaezina. Bere barruko senaren deiari ezin dio entzungor egin eta, bera bizi zeneko familia agurtuz, beleengana joaten da. Baina, familiaren eta umeen adiskidetasuna eta maitasuna ez ditu albo batera utziko.


Prentsako aipamenak:

- Felipe Juaristi, Diario Vasco Ipuin klase asko.

Euskal Literaturgintzaren esparruan haur eta gazte literaturaren loratze benetakoa dugu azkenaldian. Ziur naiz luze baino lehen hemendik kanpo errekonozitua izango dela, sari garrantzitsuren bat eskuratuz. Argitaletxe asko azaldu zaizkigu (batzuk bertakoak eta bsteak kanpokoak), eta haien lanari esker gero eta liburu gehiago argitaratzen da. Ibaizabal argitaletxea aipagarria da, liburu txukun eta politak kaleratzen baditu, mordoskaz gain. Joxemari Iturrulde, Aitor Arana, Juan Manuel Etxeberria, Iñaki Bernaola, Joanes Urkixo, Pako Aristi, Igerasoro (Igerabide & Linazasoro), Iñaki Friera, M.A. Mintegi, Pello Esnal, Fernando Morillo…, besteak beste, ditu idazle; haien liburuak kaleratu ditu aipatzen ari naizen argitaletxeak..

Nik, sail honetara, bi ekarri ditut, biak 8 urtetik aurrerakoek irakurtzeko modukoak. (Dena dela, esan dezadan, adina jartzean ez dela beti asmatzen.) Bata Iñaki Zubldia da; bestea, Antton Irusta.

Antton Irusta ipuin-kontalaria dugu. Ikastetxez ikastetxe ibiltzen da haurrei istorioak kontatzen. Trebezia haundia du horretarako (denok ez dugu berdin balio. Ipuin kontalari batek, izan ere, dohain bereziak ditu; ahots ederra, aurpegi keinuera aparta, eskuen mugimendua), eta liburu bat baino gehiago idatzi ditu. Honakoan, indiarren eta arabiarren ipuinak ekarri dizkigu.

Iñaki Zubeldiak Pako belearen abenturak idatzi ditu. Lehendik ere bazuen liburu bat, eta bertan aurkeztu zigun Pako belea. Egia esan, animaliek eta haurrek halako bikote modukoa osatzen dute. Haurrek helduok ez ditugun begiez ikusten baitituzte animaliak. Anaiatzat-edo dituzte. Ez naiz gehiegi luzatuko Pako belearen ipuina zertan den adierazten. Abentura liburua da, grazia askorekin kontatua. Esaterako, gure alabari izugarri gustatu zaio.


Pako belearen bihurrikeriak