Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Olentzero eta Maridomingi

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Tapa gogorreko edizio txukun eta irudiz ongi hornituan, euskal mitologiaren berrantolaketa proposatzen zaigu, neguko solstizioaren inguruko erritoak batu eta kristau kutsua duten ezaugarriak alboratuta. Mitologia narrazio guztiek erakutsi ohi duten tonu hezitzailea dauka, ahozkotasunetik gertu dagoen prosa batean.

 

Aspaldi zaharrean, jentilak bizi ziren garaian, lainoek eguzkia betirako ezkutatu zutela zirudien. Euren aroa amaitu zela ulerturik, jentilak zuloan ezkutatu ziren. Tira, denak ez, Olentzerok bertan gelditzea erabaki zuen. Hainbat ahalegin eta gero Olentzerok eta Maridomingik eguzki berri bat irtetea lortu zuten, eta zoriona eta opariak lau haizeetara banatu zituzten.

 

Teknika mistoan egindako ilustrazioek borobiltzen dute obra. Kultura eta garai historikoetan irudikatzen dira testuko pasarteak, eta kontaketa mitologiak behar izaten duen giro egiantzeko baina arkaikoa eraikitzen dute. Hala nola neolito garaiko gizatalde paganoen irudikapenak, aro modernoko jendearenak, eta gaur egungo paisaia urbanoarenak ematen zaizkigu, etenik agertzen ez duen jarraipen estetiko batean.


Olentzero eta Maridomingi