Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Olatuak zaintzen

Idazlea: Ana Urkiza Ibaibarriaga

Ilustratzailea: Manu Ortega

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Txirrista, 9

Orri kopurua: 24

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek norbait zaintzearen arduraz hitz egiten duela esan daiteke, kasu honetan anaia zaharrenak gaztetxoa zaindu behar izateaz hain zuzen. Aldi berean arriskua, beldurra eta ezusteko egoera bati nola erantzun ere ikus ditzakegu modu xumean.

Libe eta Iban neba-arrebak hondartzara joan dira amarekin egun pasa baina heldu bezain laster, amak mandatu bat egin behar duela gogoratu eta, alde egin baino lehen, Iban utziko du Libe zaintzen.

Bapatean Libe ez da inon ageri, desagertu egin da, eta Iban, erabat kezkaturik, bere bila hasiko da: soroslearengana joango da, aldageletara, bozgorailutik izena esateko eskatzera...

Ipuina kolore biziz ilustraturik dago. Testua ezkerraldean eta irudiak eskuinaldeko orrialde osoak betez. Ilustrazioek testua diotena irudikatzen dute, protagonisten ekintzei erreparatuz bereziki.


Olatuak zaintzen