Izenburua: Olatu guztien gainetik
Idazlea: Miren Agur Meabe Plaza
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2009
Bilduma: Oker
Orri kopurua: 24
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan, ezarritako arauen gainetik bere ametsak alboratu nahi ez dituen Kleo itsaslaminaren gorabeherak kontatzen dira. Izan ere, Kleo apur bat aspertu egiten da itsaso hondoan eta ur azalean jolastu nahi du, olatu gainean surf eginaz. Baina gurasoek amets hori tentelkeria bat dela esaten diote eta ez dela egokia bera bezalako itsaslamina panpoxa batentzat. Azkenean, ordea, marrazoari esker Kleok bere ametsa bete ahal izango du.
Ilustrazioek bi orrialdeak bereganatzen dituzte eta testua lau bertsoko ahapaldi errimatuetan banatzen da. Irudiak oso koloretsuak eta adierazkorrak dira, xehetasunez gainezka egiten dutenak