Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Oihartzun isilak

Idazlea: Ruben Ruiz Perez

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2017

Bilduma: Auskalo

Orri kopurua: 67

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Kutsu nostalgikoa darion nobela errealista honetan narratzaileak, maisu gaztea zenean izan zuen lehengo ikasle taldeko oroitzapenak kontatzen dizkigu.

Lehen atalean maisuak, traste zaharren artean lehen ikasturte hartako grabazio bat aurkituko du. Ondoren, atalez-atal, hamabi ikasle haiek guztiak aurkezten dizkigu. Atal bakoitzak egitura berdina du: ikaslearen deskribapena, ondoren maisuak ikasle bakoitzarekin haren etorkizuna iragartzera jolasten du, azkenik gaur egun bakoitza zertan ari den azaltzen digu.

Behin atalen egitura ulertuta, irakurleak ere, eman zaizkion pistekin, pertsonaia bakoitzaren patua asmatzeko jolasean murgildu daiteke. Azken atalean, maisua eta ikasleak berriro elkartuko dira, iraganetik oraingorako bidaia itxiz.

Atalen izenburuetatik hasita narrazio guztia zipriztintzen duen tonu ironikoak, maiz irakurlearen ezpainetan irribarrea marraz dezake.

Zenbait ataletan, ikasleen barne mundua erretratatzen duen orri osoko ilustrazioek narrazioari laguntzen diete. Ilustrazio bakoitzean bi kolore ageri dira, beltza marrazkia egiteko, eta beste bat atzeko plano gisa.

Liburuan hamabi ikasleak erretratatuak ez badaude ere, liburuaren azalean hamabiak azaltzen dira.


Oihartzun isilak