Izenburua: Oihana hirian
Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña
Ilustratzailea: Mai Egurza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Bilduma: Kuku
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Hirira etorri da Oihana aitarekin erosketak egitera, baina, ustekabean, galdu egingo da eta abentura luze eta korapilatsu batean murgilduko da. Hiri horretako pertsonaiak animalia basatiak dira, urruneko oihanetan egoten direnen antzera, metamorfosi horrek iraungo du Oihana galduta dabilen bitarte osoan. Lehen pertsonan kontatzen digu Oihanak bere abentura guztia eta bere hausnarketaz eta pertsonaiekin burutzen dituen elkarrizketen bitartez osatzen da kontakizun osoaren haria.