Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Oihan ttiki baina txukun batean

Idazlea: Karlos Linazasoro Izagirre

Ilustratzailea: Luis Alonso

Itzultzailea: 195 x 125

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 1999

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 60


Laburpena:
Oihan ttiki baina txukun batean gertaturiko bost istorioren berri ematen digu liburu honek.
Oihan ttiki honetan animalia guztiak harmonian bizi ziren; edo agian ez…<BR>
Animalia guztien berri izango badugu ere, Jom tximino bihurrikaria, Stanislaw kameleoi lotsatia, Carusao kilkerra, Milos jirafa eta Lafcadio herensugea izango dira ipuin hauen protagonistak.


Prentsako aipamenak:

- Deia, 2000ko otsailaren 4a Animalien arteko eztabaidak baduelako mamia

"Oihan txiki batean animalia guztiak harmonian bizi ziren; edo, agian ez... Animalia guztien berri izango baduzu ere, Jom tximino bihurrikaria, Stanislau kamalehoi lotsatia, Caruso kilkerra, Milos jirafa eta Lafcadio herensugea izango dira ipuin hauen protagonistak".

Karlos Linazasororen ipuin maitagarria dakar oraingoan Aizkorri argitaletxeak gurera, Luis Alonso marrazkilariaren irudiekin apainduta. Aizkorrik, bere agerpena egin zuenean -1997- euskarazko haur literaturgintzara "kolorea" ekarriko zuela agindu zuen, eta hala izan da ordutik. Baina kolorea ez ezik, testuak ere zainduak dira, gure idazlerik trebeenek idatzitakoak.


Oihan ttiki baina txukun batean