Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nor izan nahi zenuke?

Idazlea: Arianna Papini

Ilustratzailea: Arianna Papini

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2021

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Zerrenda-egitura duen album ilustratua da. Jolasaren bidez norbere buruaren ezagutza edo autoestimua helburu du.

Liburu guztian zehar errepikatzen den galdera bati erantzunez izaki hibrido fantastikoak sortzen dira.

Animalia bakoitzak arrazoi labur bat ematen du izan nahi lukeen animaliaren kalitateak edo alde onak goretsiz, eta ilustrazioak animalia bestelakatua itxuratzen du. Rebekak arrain izatea du amets; arrainak hontza; hontzak krokodiloa... eta horrela, bata bestearen atzetik, bukaera zirkularra izan arte.

Ilustrazioak ezinbestekoak dira, informazioaren zati handi bat irudien bidez ematen baita. Collagearen teknikarekin egindakoak dira eta kolore apalak erabiltzen ditu, zuriune ugari utziz.

Irudiek, gainera, arrastoak ematen dizkigute liburuak proposatzen duen jolasean parte hartu dezagun.

Album honen beste berezitasuna euskarria bera da, etzanik eta goitik behera irakurtzekoa baita.


Nor izan nahi zenuke?