Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nobio bat nire amarentzat

Idazlea: Castillo Suarez Garcia

Ilustratzailea: Holgado, Iņaki G.

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2011

Bilduma: Kuku Saila

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Tonu errealistan idatzitako eleberri labur honetan gurasoen eta seme-alaben arteko harremanaz hitz egiten zaigu, familia gurasobakarrak ardatz hartuta.

Istorioaren korapiloa semeak lotzen du, Jagobak, bere amari nobio bat bilatzeko egiten dituen ahaleginetan. Izan ere, arrazoi ezezagun batengatik Jagobaren ama bikoterik gabe dago eta haren ustez horregatik dabil triste ama. Egoera aldatu nahian amarentzat bikotea bilatzeari ekingo dio Jagobak. Inguruan duen jendea baztertu ondoren, iragarki bat jarriko du Interneten.

Jagobak bere helburua lortuko duen jakiteko liburua irakurri beharko duzu, baina aurreratu dezakegu espero ez zuen zerbait gertatuko zaiola.

Ilustrazioak istorioaren tonuarekin bat datoz: Jagobaren bizitza modernoa eta urbanoa ilustrazioetan islatzen da. Irakurketa atsegina eta erraza da. Haur arrunt baten bizitza arrunta abentura txiki batean bihurtzen da eta liburuaren tonuak sentsazio hori lortzen du.


Nobio bat nire amarentzat