Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nire lagunen gezurrak

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2014

Bilduma: Auskalo; 45

Orri kopurua: 110

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Gezurra abiapuntutzat hartuta idatzitako narrazioa da. Tonua umoretsua da eta hezitzailea. Narratzailea gaztetxo bat da eta lehenengo pertsonan kontatzen du berak eta ikaskideek eskolan –etxean eta lagunartean ere bai– asmatu dituzten “istorioak”. Guztira, hamasei gertakizun hariltzen ditu; irakasleek asmatutako gezurren bat edo beste ere tartekatzen da, gaztetxoen gezur-andana horretan.

Estibalitz Jalónen ilustrazio sentikorrak laguntzen diote narrazioari; begi handi adierazgarriak, musugorriak eta oreztadunak, ezpain gorriak, orrazkera berezia, begirada lasaia… Orri osoko marrazkia dago bi edo hiru kapitulutik behin.


Nire lagunen gezurrak