Izenburua: Nire gorputzean bizi naiz
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz
Argitaletxea: Ikaselkar
Urtea: 2020
Bilduma: Kimu bilduma
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Gorputza oinarri izanik, haren atalen inguruko hogeita bat zati ditu liburu honek, batzuk luzeagoak, besteak motzagoak; batzuk dira igarkizunak, besteak jolasak, edo aho-korapiloak, poemak, ipuinak… Liburuaren tonua jostagarria da, eta hezitzailea.
Orrialde bakar edo bikoitzetan guztira hogeita lau ilustrazio agertzen dira, azalekoa bar-ne. Marrazkiek liburuari indarra ematen diote eta lagungarriak gertatzen dira igarkizunak ulertzeko, edota metaforen esanahiaz jabetzeko. Forma borobilak eta pastel-koloreak nagusitzen dira. Irudikatutako pertsonen aurpegien espresioek lasaitasuna eta poza transmititzen dute.
Imanol Merceroren kritika Berrian