Izenburua: Nire baitako ahotsak
Idazlea: Joseba Santxo Uriarte
Argitaletxea: Begiko
Urtea: 2022
Orri kopurua: 113
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Liburua bi ataletan antolatuta dago.
Lehen atala hamar ipuinek osatzen dute. Ipuin hauek ordea, zatika ematen dira: lehenik hamar hasierak, ondoren hamar erdiko parte, eta, azkenik ipuin bakoitzaren amaierak.
Egilearen asmo aitortua da zati hauetako bakoitza mikroipuin autonomoa izatea, eta neurri batean lortzen da, hasierako ataletan nagusiki.
Gai eta pertsonaia ezberdinen inguruan eraikitako narrazio txikiak dira.
Bigarren atalean idazleak ipuin bakoitzaren justifikazioa egiten du, sorkuntza prozesuari buruzko oharrak emanez. Horrekin batera idazleak literatur genero honetan izandako esperientzia partekatzen du, eta irakurlearengana zuzentzen da idazketari nola ekin diezaiokeen iradokitzeko. Liburuan erabilitako hainbat hitzen inguruko hiztegitxo bereziak osatzen du lana.