Izenburua: Nikolasaren abenturak eta kalenturak
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Juan Carlos Egillor
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 2000
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 92
Laburpena:
Bela Kabela izeneko herrian hiru postari bizi dira, zorria baino alferragoak hirurak. Fakturaz betetako gutun bat eraman zioten behin Nikolasa Bits Baporuxi. Emakume honek ez zekien zer egin zorrak ordaintzeko. Eskerrak bere anaia Txarlesen Ringo Gorringo aireplanoari, bestela... Baina herrian bertan sortuko zaio kontrariorik handiena Nikolasari: Patxi Nubolari indartsua bere auto azkarrarekin. Umorea dario liburuxka honetako testuari eta zer esanik ez Juan Carlos Egillor-en marrazkiei. Idazlearen kalitatea eta marrazkigilearen trebetasuna elkartu dira liburu honetan.