Izenburua: Nik papaita, zuk papaita : (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak)
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2017
Bilduma: Haur literatura, 20
Orri kopurua: 144
Adina: 8tik gora
Laburpena:
“Pipitaki-papataki, zer gauza den nork daki? Triki-traka-triki-tren, jolas gaitezen”. Horrela hasten da 400 igarkizun, 10 “olerkizun” eta 30 “igarkilima” biltzen dituen liburu hau. Igarkizun gehienak errimatuak dira, eta askok iruditxo bat dute alboan (argazki edo marrazki bat). Igarkilimak asmakizunak dira, baina beste formatu batean datoz: hitz azpimarratuekin, letra tipo desberdinekin, kolore nabarmenduekin, taulatxoekin, hutsuneekin… Olerkizunak, ere igarkizunak dira, baina poesiaren ezaugarriei lotuago agertzen dira, alegia, poema dira asmakizun bezainbat.
Amaieran erantzunen aurkibidea dago. Izan ere, batzuk asmatzea erraza bada ere, beste batzuek ahalegin handiagoa eskatzen dute.
Imanol Merceroren kritika Berrian