Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ni ez naiz txerria

Idazlea: Pello Añorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2003

Bilduma: Birundan

Orri kopurua: 36


Prentsako aipamenak:

- ALDAKETA 16, 15. zenbakia 2004/01/20 Liburu hau Birundan saileko bigarrena da. Lehenak bezala, liburu honek ere, irakurtzen ari zarenean, pentsarazi egiten du. lantzen den gaia ez da haurrentzako soilik.

Liburu honetako protagonista ez da ongi konpontzen bere lagunekin. Iseka egiten diote. Eta horrek haserretu egiten du, triste eta motel sentiarazten du. Baina, azkenean, bere buruarekin konfidantza izatea lortzen duenean, gauzak asko aldatzen dira. Bere garratzean, marrazkiek ere laguntzen diote horretan, liburu gustagarria gertatzen da azkenean.

Hona hemen liburu honen pasarte bat: "Irten eskolatik eta etorri naiz hona, nire etxera, nerbioak altxatuta. Ireki atea eta ukabilkada bat eman diot, danba! Sartu komunean eta egin dut pixa, egin dut kaka, bota dut bonda, egin dut garrasi, eta egin dut berriro garrasi: -Aaaaaaaa!".
- HUHEZI. Haur Liburu Mintegia. Irakur Gida 2003 Joannes pertsonalitate handiko mutikoa da: marraztea gustatzen zaio eta nahi duena marrazten du, adibidez txerri hori bat lore artean. Baina lagunek iseka egiten diote eta `txerria´deitu... Ai ze tragedia umearentzat!

Marrazkiaren kolore bizi-biziak beltzak estaltzen ditu eta tristura eta haserrea nagusitzen dira.

Aaaaaaaaaaaa, ni ez naiz txerria, ni ez naiz kurrin-kurrin. Umearen gorputz osoa errebelatzen da. Baina mutikoak bere bide propioa bilatzen du, beltzaren azpian, loraz inguraturiko txerri maitea azaldu arte.

Nabarmena da Añorgaren gaitasuna sentimenduak azaltzeko; haurraren barnean eta umeen arteko harremanetan murgiltzen da eta bizitzan sarri ematen den egoera azaltzen du: umeen krudeltasuna, norberaren estimaren ahulezia, pertsonak duen ahalmena bide propioa jararitzeko, etab. Narrazioan hamaika emozio (poza, harrotasuna, ahulezia, beldurra, tristura, amorrua,...) indar handiarekin adierazten dira.

Narrazioak oso erritmo bizia dauka eta,
agian, horregatik da hain egokia kontatzeko.

Azpimarratzekoa da Mitxelenaren lana ere: ilustrazioek -kontrastez beteak- testu idatziarekin bat egiten dute eta ñabardura aberatsak eta koloreen (beltza,gorria,horia)hizkuntza ematen diote.

Oso liburu aproposa haur txikiei kontatzeko eta baita irakurtzeko ere.


Ni ez naiz txerria