Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Neskatxa telepatikoa (eta pirata-istorio bat)

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 1996

Bilduma: Tukan Urdina

Orri kopurua: 51


Laburpena:
Elbirak badaki ahalmen telepatikoa duena. Begiak itxitakoan edo ispiluei begiratzean, irudiak ikusten ditu, eta ahotsak entzuten. Horrelaxe jakin zuen Kaxkagorriren istorioa.


Prentsako aipamenak:

- Xabier Etxaniz, Egunkaria 1996ko ekainaren 15a Korapiloaren edertasuna

Ispiluei begiratzean, kristal batean erreflejatzerakoan, begiak ixterakoan... Elbirak ahalmen telepatikoak ditu. Egun batean, igogailuan dagoela Kaxkagorriren istorioa ezagutuko du. Itsasuntzi batean polizoi zihoan gaztearen istorioa, hain zuzen. Botere telepatikoei esker, irakurleak bi abentura ezagutuko ditu, Elbiraren igogailuan, pisuen artean geldialdi laburrak eginez, eta piratez, abenturez eta ekintzez josita dagoen Kaxkagorri gaztearena.

Neska telepatikoa (eta pirata-istorio bat) ipuinean abenturak du toki nagusia, hala ere, Elbiraren izaera eta bi mundu guztiz ezberdinen arteko harremana ere, idazlan guztian zehar mantentzen da. Narrazio planoen aldaketak, istorio bien arteko orekak, igogailutik itsasuntzira eta alderantzizko aldaketa, ez du desorekarik sortarazten. Irakurleak erraz jarraitzen ditu istorio bien argumentuak, erraz pasa Elbirarengandik Kaxkagorrirengana.

Pirata kapitainaren kontrako mendekua, sukaldariaren laguntza, Kaxkagorriaren izaera, egoera bortitzen aurrean irtenbide burutsuak eta era berean bortizkeriarik gabeak bilatzen laguntzen duten elementuak dira.

Baina, zalantzarik gabe, estiloaz aparte liburu honek duen balorerik handiena egitura litzateke. Nola jakin duen Igerabidek korapilatzen Elbiraren eta Kaxkagorriren istorioak, nola jakin duen bien arteko lotura bilatzen. Eta bukaerako lotura horrek are ederrago egiten du Neska telepatikoaren istorioa.


Neskatxa telepatikoa (eta pirata-istorio bat)