Izenburua: Muxurik nahi?
Idazlea: Castillo Suarez Garcia
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2011
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Tapaki gogorreko liburu ilustratu honetan bi gai nagusi jorratzen dira: batetik sentimenduak adierazteko zailtasuna ,eta bestetik haur etorkinen arazoak gizarte berrian. Narrazioa tonu errealista eta atsegin batean idatzita dago. Protagonistak ,Kariñe musuzalea eta Adolfo argentinarra ditugu. Liburuaren lehen partean pertsonai bakoitzak hartzen du hitza eta bere ezaugarriak azaltzen dizkigu. Honen ondoren istorioa bera dator.
Ilustrazioek sentimenduak marrazten dituzte. Fondoa gris-beigea da eta pertsonaiak gorri-urdinean ageri dira pintzelada arrosa batez inguratuta .Kariñeren buru gainean bihotzak azaltzen dira eta Adolforenean hodei ekaiztsuak.