Izenburua: Musuen gustua
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2009
Orri kopurua: 70
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Liburuak hamabi urte dituen protagonistaren gorabeherak kontatzen ditu. Ixiarrek benetako musuek zelako zaporea duten jakin nahi du, baina ez da hain erraza benetako musu bat zer den jakitea. Are gutxiago, protagonistari ortodontzia jartzen diotenean. Kontaketak bestelako gaiak ere nahasten ditu: hilekoa, gurasoekiko harremana, gustuko mutila ,lagunak… Tonu arina eta umoretsua nagusitzen da.
Kapitulu bakoitzaren hasieran, izenburuarekin lotura duen marrazki bat biltzen da. Liburuan zehar orrialde osokoak edo bi orrialde betetzen dituzten beste ilustrazio batzuk ere agertzen dira. Beltzetik gorrira doaz marrazkietako koloreak, baina xehetasunei muzin egin gabe.