Izenburua: Musuak baino laburragoak diren ipuinak
Idazlea: Ana Urkiza Ibaibarriaga
Ilustratzailea: Nekane Fernandez
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2018
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Ipuin txikiz osatutako ipuin handi bat da Musuak baino laburragoak diren ipuinak. Aitak munduko ipuin laburrik onenak kontatzen ikasi du, eta musu batek baino gutxiago irauten duten arren, ikaragarri gustatzen zaizkie umeei. Ipuin bakoitzaren amaieran, hurrengo ipuinaren inguruko pista edo sarrera ematen duten hitzak ageri dira eta horrela, irakurleak badaki zer espero dezakeen... edo ez.
Collage teknika erabiliz sortutako ilustrazioek, ohera joan aurretik kontatzen diren ipuinen goxotasuna transmititzen dute.