Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Musu bat Hartz Txikirentzat

Idazlea: Else Holmelund Minarik

Ilustratzailea: Jesús A. Peña Peña

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2015

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Hartz txiki pertsonaiarekin osatu zuten bildumaren bosgarren eta azken liburua. Aurrekoetan ez bezala, istorio bakarra eskaintzen zaigu.

Hartz txikik marrazki bat egin eta oiloaren bidez amonari bidaliko dio. Amonak bueltan musu bat bidaliko dio hartz txikiri oiloaren laguntzarekin, berriz ere; eta azkenerako musua hartz txikirengana iritsiko da, baina bide luzeagoa egin ondoren, zeren oiloak enkargua (musua) beste animalia bati ematen dio, eta honek beste bati, eta honek beste bati, eta... Nahi gabe sekulako musu katea osatuko da Hartz Txikirenganaino iritsi arte. Gainera, musu kateak bi mofeta elkarrekin maitemintzea ekarriko du, eta ipuina mofeten ezteiekin amaituko da.

Ilustrazioak ezinbestekoak dira lan honen balioa behar den bezala baloratzerako garaian: samurtasunez hornitzen dute testua eta umorez aberasten dute, testuak eskaintzen ez duen irakurketa proposatuz.


Musu bat Hartz Txikirentzat