Izenburua: Munstroen ipuinak
Idazlea: Askoren artean
Ilustratzailea: Askoren artean
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Ikasmina
Urtea: 2008
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu honetan hainbat autorek kapituluz kapitulu munstroei buruzko informazio ugari biltzen dute, eskema bati jarraituz. Bertan testu tipologia anitza aurkitzen dugu eta ipuinak, txisteak, errezetak eta abar, elkarrekin nahasian agertuko zaizkigu. Kapitulu bakoitza narrazio batek osatzen du, baina narrazioarekin batera, hainbat jolas, marrazki eta eginbehar dibertigarri tartekatzen dira. Kapitulu bakoitzean ilustratzaile baten marrazkiak eskaintzen dira, baina guztiek ere umorea eta ironia erabiltzen dituzte aurkezten diren munstroak irudikatzerakoan, baita azalpen barregarriak gehitzerakoan ere.