Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2015

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin fantastiko honetan beldurra eta ausardia dira gai nagusiak, ohean pixa egiten duten haurrekin batera. Valentina neskatilak gustuko du munstroen lurraldera joatea, baina Brurrunbru arratoi erraldoia komuneko zulotik ateratzen den egunetik, beldurrez bizi dira bai bera, eta baita bere lagun munstroak ere. Hain dira beldur, ohean pixa ere egiten dutela denek. Egun batean...

Ilustrazio lanak ekarpen narratibo handia egiten du. Pertsonaien karakterizazioaz gain, testuingurua eta baita tonua ere bere bidez jasotzen ditugu. Bidenabar, esan,, Maurice Sendak-en “Piztiak bizi diren lekuan” obrako munstroei kiku pare bat egiten zaiela.


Munstroek ere pixa egiten dute ohean