Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mundua ulertzeko ipuinak 2

Idazlea: Eloy Moreno

Ilustratzailea: Pablo Zerda

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2022

Orri kopurua: 150

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Eloy Morenok, sarreran dioen bezala, munduaz eta bizitzaz hausnartzeko ipuinak batu ditu irakurlea bide horretan murgiltzera gonbidatuz. Guztira, hogeita hamasei ipuin daude, eta protagonistak anitzak dira: ama, errege, bitxigilea, bi adiskide, gizona, ikasle gaztea, gizon zahar-zaharra, belea, enpresaburu aberatsa, umea, borroka-arteetako maisua, animalia batzuk, bi anaia, maistra, neska, emakumea, gida espirituala, sagua…

Ipuin bakoitzean, hasierako egoera bat deskribatzen da eta, ondoren, pertsonaiak hartutako erabakiek sortuko dizkioten ondorioak eta irakaspenak azaleratzen dira.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Mundua ulertzeko ipuinak 2