Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez

Idazlea: Harkaitz Cano Jauregi

Ilustratzailea: Isabel Herguera

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2023

Orri kopurua: 104

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Ama hil eginda istripu batean. Oihana protagonista errudun sentitzen da beregana zetorrelako, eta errudun aita ere badela pentsatzen du, hura honen ordez zetorrelako.

Isiltasun erabatekoan murgilduta, aitak paperezko hegazkinak botatzen dizkio goizero neskatoari, bertan adierazten dion gaiari buruzko ideiak edota erreferentziak araka ditzan.

Paraleloki Oihana liburutegira joaten hasten da, lehenik amak mailegatu zuen liburua itzultzeko, eta ondoren liburuzainarekin sortzen den harreman literario eta afektiboak eraginda. Aitaren hegazkinak direla, liburuzainaren aipuak direla, neskatoa literaturak erakusten dizkion bideak hartzen ditu maiz, bere pentsamenduak bideratzeko lagungarri gisa. Narrazioa aurrera doan neurrian aita ere liburutegitik pasatzen hasten da, eta amaierarako bi helduen arean harreman afektiboa garatzen da.

Narrazioak ez du gorabehera askorik ekintzei dagokionez, salbu 21 atalean. Arratsalde batez aita ahaztu egiten da Oihana akademiatik jasotzeaz eta herri erdiko parkea ilunpetan zeharkatzen du, beldurrak airean.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez