Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Monster, gure maisua

Idazlea: Antton Dueso

Ilustratzailea: Antton Dueso

Itzultzailea: Miel Anjel Elustondo

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 68


Laburpena:
Zenbat aldiz uzten dugu eginbehar bat bukatu gabe? Zenbat aldiz ikaratzen gara egoera edo pertsona ezezagun baten aurrean? Gauza hauei buruz hitz egiten du liburu honek. Protagonistak, Mikel izeneko mutil batek, irakasle berriaren aurrean sentitzen duen beldurraz. Mikelen gelara, izan ere, maisu berria etorri da. Itxura beldurgarria du: boxeolari sudurra, bekain sarriak, txima luzea, bizar itxia... Horrelako maisu izugarria gelara sartzen ikustean, dardarka hasi da Mikel. Eta are gehiago beldurtu da, maisuak lan-koaderno berria banatu eta ariketa bat egiten hasteko agindu dienean. Mikelek ez baitaki ariketa egiten. Gero, maisua gelatik atera da pixka batean. Eta Mikel han geratu da kaka eginda. Beldurrak akuilatuta, istorio izugarriak imajinatu ditu.
Egileak, Antton Duesok, fantasian oinarritu da beldurra edo erantzukizuna bezalako gauza arruntei buruz jarduteko. Eta hizkuntza bizi-bizia erabiliz egin du, gainera.


Monster, gure maisua