Izenburua: Miss Txatarra
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 71
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Egileak bazterreko errealitate soziala hautatu du: ama falta, drogomenpekotasuna, txatartegia, haur problematikoa… Eta inguru horretan txertatu du besteak bezalakoa ez den neskatikoaren bizitza, aitarekin duen harremana eta ama zenaren jakinmina. Helduek hautatzen dute haurrek zer jakin behar duten eta zer ez, haurtzarotik heldutasunera igarotzean iragana, memoria, historia ezagutzeko eskubidea eskuratuko bailitzan. Katixa ez da señorita bat, hala dio bederen amonak. Eta ez du señorita bat izan nahi, gauza barregarriagorik! Egun batean marimutil esan dion lagunari zaplaztekoa eman dio. Ilustrazio ugariz lagunduta dator liburua. Errealismo gordin xamar bat erakusten dute hauek, eta osatu egiten dute liburuan barrena gorde nahi den tonua.
Behinola aldizkaria 17, zenbakia. Manu Lopez Gaseni