Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Metamorfosiak

Idazlea: Ovidio - Juan Kruz Igerabide

Ilustratzailea: Alvaro Garcia Lema

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2001

Bilduma: Gure Klasikoak

Orri kopurua: 198


Laburpena:

Nork ez ditu Nartziso edo Pigmalion izenak inoiz entzun? Bata, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz ari zaigu; bestea, berriz, bere artelanaz maitemindu zenaz. Nork ez ditu Dedalo eta Ikaro aita-semeak eguzkipean irudikatu? Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; eta bestea, "Ikaro! Ikaro!" hots eginez, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte.
Nola ahantzi maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo eta Ariadnarenak, Jason eta Medearenak? Zein harreman atsekabeak, bestalde!
Haurtzarotik hasi eta kulturaren gaztaro eta heldutasuneraino Mendebaldeak kuttun-kuttun gorde dituen istorioak dira Ovidiok liburu honetan jasotakoak. Gure iruditegiaren "biblia txikia" da liburua: mundu klasikoaren ondarea gaur-gaurko irakurleari eskainia.


Prentsako aipamenak:


- Manu Lopez Gaseni, Deia Mitologia Greko-Erromatarra gazteen eskura
 


Metamorfosiak