Izenburua: Metak eta kometak
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1994
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 168
Laburpena:
Irudimenetik arimarako zubian, udazkeneko hosto hegalari bati begira zegoela, belar-meta horiak ikusi zituen poetak, eta geroxeago, ortzadarraren pusketak: kometak. Etxera joan zenean, hartu zuen luma eta... hiru liburuxka idatzi zituen: bata jolasteko, bestea pentsatzeko eta bestea gozatzeko. Hementxe dituzu, irakurle, hirurak batean bildurik. Banan-banan, errima eta neurri, ilusio handiz egindako literatur piezatxoak dira, kolore, gai eta molde desberdinetakoak. Are erakargarriagoak bilakatzen dira poematxo hauek Jon Zabaletaren pintzel trebearekin, gauak ilargiarekin bezala, topo egiteko aukera izan dutelako. Irudimenez eta arimaz Altzako artisauak egindako obra hau jar ezazu zeure etxeko liburutegian eta izan dadila heldu, gazte eta haurrentzat irakurgai.