Izenburua: Memoriaren zuhaitza
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Bilduma: Xaguxar, 187
Orri kopurua: 56
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio honetan, tonu afektibo batean, memoria-liburu baten eran, protagonistaren oroitzapenak ezagutuko ditugu eta harekin batera oroimen historikoa deritzon gaia azaleratzen du. Ipuina lehenengo pertsonan idatzita dago, aitona Robinsonen bilobak kontatzen du nola behin Etxezaharrera (aitonaren baserrira) joan eta aitonak haritz txiki batengana eraman zuela. Aitonak haritz zaharraren istorioa kontatuko dio eta honekin batera bere bizitzako pasarterik esanguratsuenak.
Ilustrazioak erakargarriak dira eta emozioak transmititzen dituzte, testuarekin bat datoz eta ulertzen laguntzen dute.