Izenburua: Mel eta ehun goibel
Idazlea: Castillo Suarez Garcia
Ilustratzailea: Morkots
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2022
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek irakaspenezko ipuin bat eskaintzen du.
Mel inuita elur anitz egiten duen toki batean bizi den haur bakarra da. Hartz zuriaz aparte lagun guti izaki Mel aspertzen da. Melen gaineko zerua beti goibeltzen da, horregatik “Mel eta ehun goibel” deitzen dute denek. Elur tenpesta egun batez, Melek etxetik joatea erabakitzen du, goibel guztiak bere gibeletik joanen direla pentsatuz, eta ondorioz bere herriko eguraldia hobetuko delakoan. Bere herrian ez dauden elur makinak eta bideak ikusteko gogo handiz dago. Bidean aurkitu oreina zein belar edo loreen izenak ezpainera doazkio lehen aldiz. Halako batean haizeak goibelak Melen sorterrira bidali ditu. Bideak, autoak eta elur-makinak aurkitzen dituen unean, Melek bere gibeletik datorren goibelari pentsatu eta herriarentzat kezkatzen da, elurrez estaliko baititu. Baina goibelak urrutiratuak dira eta herri hartan ez du gehiago sekula elurrik egin.
Hondo zuriko orrialde-bikoitzetan, ilustrazioek informazio osagarri batzuk ematen dituzte baina narrazioa testuak berak dakar. Elur giroan kolore hotzak dira eta bidaian aurreratzen den arau kolore beroagoak agertzen dira.