Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Matte-matte

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Luis Astrain

Argitaletxea: Gero-Mensajero

Urtea: 2000

Bilduma: Ekilore

Orri kopurua: 76


Laburpena:
Musika tistea zen taberna hartakoa, argi iluna bertakoa, baina hantxe piztu zen gure artekoa.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo, 2001eko martxoaren 28a, Liburu honen formatua eta argitaratu deneko saila kontuan hartuz gero, irakurleren batek aurreiritzi okerrak egin ditzakegu. Izan ere, "Matte-matte" Antton Kazabon-ek idatzitako poema liburua, hau da, haurtzaroa atzean utzi eta nerabezaroan sartu berriak diren irakurleei zuzendutako poema liburua da. Orrialde horietako gai nagusia maitasunarena da.
Lehenengoz maitemintzen diren gazteen ikuspuntura egokituta daudela ematen dute poema hauek, gai honetan jarrera oso erromantiko eta idealista azaltzen baita. Poemaren batean, gainera, idazleak beste pauso bat eman nahi izan duelarik, erotismo punttu leuna ere agertuko da. Gai nagusi honen ondoan, beste batzuk ere agertuko dira, naturalezarena, adibidez, baina bigarren maila batean eta gehienetan garai nagusi horren menpe, nonbait. Poemak soinuen paralelismoaren gainean eraiki dira batez ere, errimari berebiziko garrantzia emanez, metrika tradizionalean ohikoak diren estrofa motak erabili gabe. Gazteei zuzendutako poema liburuak oso urriak dira eta, alde honetatik, haren balioa azpimarratu behar da. Eta agian halako irakurleei zuzenduta egoteagatik, duda-mudazka oreka puntu batean dagoela dirudike, bi munduren (haurren eta helduen munduen) artean.


Matte-matte