Izenburua: Matias Txi`pirigoitia almirantearen sudurreko granoa
Idazlea: Antton Dueso
Ilustratzailea: Antton Dueso
Argitaletxea: Erein
Urtea: 200
Bilduma: auskalo Bumeran
Orri kopurua: 56
Laburpena:
Goizean goizik, jaiki eta, lehenengo-lehenengo, komunera joan eta txixa egin du Matias Txipirogoitia almiranteak. Doministiku egin eta airean ihesi joan zaizkio hortzordeak, komuneko zuloan erori arte, txixa epeletan. Eskua komuneko zuloan sartzera joan da hortzorde ederrak ateratzeko, eta bere burua ikusi du likido horian. Eta ikusi duena ez zaio batere gustatu, ez horixe! Ispiluan begiratu du, ongi ikusi ote duen jakin nahirik. Badaezpada ere, badakizue. Baina, zoritxarrez, ez dago okerrik! Hantxe dago, bere sudurraren puntaren puntan: granoa! Kanika baten tamainako granoa!