Izenburua: Mateo Falcone eta beste zenbait
Idazlea: Enkarni Genua Espinosa
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1995
Bilduma: Branka
Orri kopurua: 92
Laburpena:
Inoiz idatzi den ipuin indartsuenetakoa dugu “Mateo Falcone”, trebezia izugarriz burututako istorio lazgarria, Korsikan girotua. Gutxitan izango du irakurleak salaketari buruzko ipuin hau bukatzean baino inpresio sakonagorik, muga-mugaraino eramaten baitu egileak egoera, sinesgarritasunari eutsiz beti ere. Bilduma hau osatzen duten beste biak, “Tamango” eta “Espainiako lapurrak”, esklabo-trafikoaren ingurukoa da lehena, bidelapurren balentrien gainekoa bestea. Hauetan ere muturreraino behartzen du egoera idazleak, kontaketa biribildu eta irakurleari zirrara biziak sortarazteko. Klasiko gutxi batzuen ohorea lortzen du Mériméek hemen: egile moderno baten moduan irakurri ahal izatea.