Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martzelo Itsua

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2018

Bilduma: Xaguxar, 233

Orri kopurua: 68

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Narrazio errealista da, irakurlea haur itsu baten azalean jartzen saiatzen dena. Kontakizuna garratza da hainbat pasartetan, bestetan sentibera. Abiapuntu honetatik gai asko azaleratzen dira, hala nola eskola-jazarpena, lehen maitasuna, toteltasuna, zentzumenak, eta itsutasuna, jakina. Tonu baikor eta hezitzailea dauka.

Martzelo itsua da, eta bere kabuz moldatzeko estrategiak baditu ere, askotan ikastetxean gaizki tratatzen dute. Barre egiten diote, eta bakarrik sentitzen da. Egun batean, Marimattalen gelako ikaskideak bere laguntza eskaintzen dio. Elkar oso ongi ulertzen dute, eta Martzelok sentimendu berriak deskubrituko ditu.

Marrazki soilak erabili dira ilustrazioetan, baina oso indartsuak. Martzeloren irudia beltzean azaltzen zaigu, ikusmenaz aparteko zentzumenak eta sentsazioen indarra kolorez adieraziz. Gehienez bizpahiru kolore erabiltzen dira, tonu desberdinetan. Itzalak eta trazu motzeko tantoak, hariak eta elementu txikiak erakusten dira, elkarturik, elementu konposatu adierazgarri bat osatzeko: burutik ateratzen zaizkion adarrak, zintzilik jartzen duten sokak, begietatik sartzen zaizkion arraintxoak…


Martzelo Itsua