Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martin, egon geldi

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Patxi Gallego

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Bilduma: Kuku saila

Orri kopurua: 43

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Eguneroko bizitzan edozeini gerta dakioken abentura fantastiko bat kontatzen digu ipuin honek. Narrazioa oso arina da, umorez betea, eta ez du momentu bat ere deskantsurako lagatzen.

Amak Martin auto barruan utzi du, aireportuko aparkalekuan, handik ez irteteko aginduarekin. Martinek aginduak betetzen dakiela erakusten du, baina ama aitonaren bila joan den artean, mila abentura biziko ditu auto barrutik irten gabe: garabiak darama; kaitik pasatzean, ferry batean sartzen dute; berriro porturatzean auto garraiorako kamioi batek jasotzen du, azkenean berriro aireportuan uzteko. Hain juxtu ama eta aitona atetik ateratzen direnerako. Bukaeran, irakurleak, Martinek bezala, ez daki dena amets bat izan den, edo benetan gertatu ote den.

Ilustrazioak oso onak dira. Kolorezkoak, puntu-puntuan azpimarratzen dute testua, eta zerbait erantsi ere bai. Informazio asko eskaintzen dute, xehetasun asko dago begiratzen dena begiratzen dela. Bestalde, aipatu behar da komikiaren baliabideak erabiltzen direla Martinen pentsamenduak adierazteko, mugimendua “marrazteko”…


Martin, egon geldi