Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Marraztuidazu gutun bat

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Marko Arnspach

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2001

Bilduma: Album Ilustratua

Orri kopurua: 32


Laburpena:
Bilboko Desclée argitaletxeak haur sail berria sortu du. Baziren urteak haurrentzat zuzenduriko sail berriarren beharra sentitu genuela. Horrela hasi ginen haur sail baten eratzeko bilduma zehatz bat diseinatzen. Sail horretako liburuen behar handia hautematen da: gurasoek haurrekin batera gozatzea da helburua. Aisialdirako albumak dira, haurren eta gurasoen plazerrerako eginak.

Albuma tamaina aski handikoa da eta biziki koloretsua, kartoizko azalduna eta kalitate handiko paperarekin.

Hiru hizkuntzetan plazaratu dira albumak: euskara, katalana eta gaztelera. Bilduma honetako helburuetariko bat bertoko idazle eta marrazkilarien lanak kanpora hedatzea da.


Prentsako aipamenak:

- Mondragon Unibertsitatea, Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 Ainhoaren ama, Ageda, bidaia luze bat egitera joango da, eta Ainhoa bera eta aita agurtzera joan dira. Agedak alabari agintzen dio telefonoz deituko diola eta gutunak idatziko dizkiola. Alabari eskatzen dio, berriz, gutunak marrazteko, oraindik ez baitaki idazten; aitak lagunduko dio bidaltzen. Hortik aurrera komunikazio horren bilakaera ezagutuko dugu, beti Ainhoaren ikuspuntutik: batzuetan gutunak iristen zaizkio umeari, leku urrunetatik, baina ez egunero; telefono deiren bat ere jasotzen du; haurrak, bere aldetik, marrazkiak egiten ditu amari bidaltzeko. Umeari luzea egiten zaio ama ez egotea; aitak ere etxetik kanpo pasatzen du Ainhoak nahi baino denbora gehiago azken egunetan... Denbora pasa ahala, Ainhoak zalantzak eta beldurrak agertzen ditu ama ez egotearen inguruan.

Azkeneko orrietan jakingo dugu amak denbora hori guztia ospitalean pasatu duela eta onik atera dela ebakuntza handi batetik. Bere “bidaia” pertsonal horretatik bueltan, familia berriz bilduko da eta pasatutako tristezia ahaztuko zaio Ainhoari. Hona hemen, beraz, familiari gertatutako pasarte latz baten kontakizuna, modu sentikor eta originalean narratuta.

Markoren marrazkiak oso atseginak dira eta ederto integratzen da haien artean ilustrazioaren aurkikuntza bat: Ainhoak amari bidaltzen dizkion zazpi marrazkiek benetan dirudite umeek egindakoak, eta horrek sinesgarritasuna —eta edertasuna— gehitzen dio istorioari.
- Luis Arizaleta, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Erritmo aldaketak

Distantzia laburretarako dohain bereziak dituzten kirolarien antzera,badira narrazio laburretarako ere ahalmena duten idazleak:keinurako,bat-bateko norabide aldaketarako,ezusteko abiadura azkartzeko edota ikuslego-irakurlegoa ahoa bete hortz uzten duten abantzada hartzeko.Trebetasunak,diziplina desberdinei dagokien formak eta figurak;artisautzaren,lanbidearen eta artearen erdibidean kokatzen diren konponbideak;horiek guztiek harridura sortzen dute.

Hori guztia nabari daiteke liburu honetan.Beronen irakurketak itxurazko bideetan barrena eramaten du irakurlea,eta,hura bere hipotesia azaltzeko prest sentitzen den une berean,ustekabeko alternatiba eskaintzen dio idazleak,ustekabekoa eta hala ere irakurketa zentzuz betetzen duen alternatiba.
Hori guztia lortu du Patxi Zubizarretak.

Baina apostua Desclée argitaletxearena ere bada.Kalandrakak zabaldu,eta laster Corimbo bezalako argitaletxeek osatuko duten bidean barneratuz,liburu ilustratua aldi berean euskaraz,gaztelaniaz, katalanez eta gailegoz eskaintzen
zaigu.Edizioa sobera garestitu gabe,eskari zabal bati erantzun nahi diote,eta tirada laburretan bada ere,liburua,koloretan eta azal gogorrarekin,eskuragarri egiten dute.Apostu horretan,gainera,gaur egungo ilustratzaileen ausardiari egin nahi zaio leku,literatura darien hitzei,eta modu horretan idazle ezagunei beste esparru batzuetan ausartzeko aukera eskaintzen zaie.


Marraztuidazu gutun bat