Izenburua: Marrakatxarra
Idazlea: Inazio Mujika Iraola
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
Bilduma: Pikotxean, 06
Orri kopurua: 56
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Nobela errealista eta irakaspenezkoa, badu fantasiatik eta baita umoretik ere.
Badu tonu eredu emailea edo irakaspenezkoa, baikorra da.
Anderri mandarinekin malabarismoak egitea gustatzen zaio, horrela dabilela gurasoen langelan argazki bat ikusi eta izutu egingo da. Minez medikuarenera joango da behin eta berriz baina honek ez du sendatuko. Aita konturatuko da argazkiak eragiten dion beldurraz eta aitonaren “marrakatxarra” hortzak estuturik esaten erakutsiko dio. Akabo minak eta amesgaiztoak.
Ilustrazioak istorioa jarraitzen laguntzen dute eta informazio berririk gehitu gabe. Kolore paleta mugatua da, okre, arrosa, gorri, beltz eta berdea. Argi iturriek badute presentzia handia eta bada marra zuzenarekiko fideltasun bat. Ingeradarik gabeko kolore masak erabili ditu ilustratzaileak.