Izenburua: Marmokiņe
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 2000
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 64
Laburpena:
Gala Aierbe ingeles irakaslea da. Joxemari Iturralde, idazle profesionala. Hainbat zaletasunetan bat egiten dute, literatura eta bidaia tartean direla. Horrela sortu omen zen, hain zuzen ere, liburu honen iturburua: irudimenezko bidaia bat elkarrekin egitetik. Itsas hondora egin zuten bidaia hori, eta bertan topatu zuten Marmokiņe. Kontakizuneko pertsonaia nagusia. Izenak berak pentsarazten du Marmokiņe marmoka bat izanen dela, eta halaxe da. Itsas hondoan bizi da bere lagunekin, kontu-kontari. Kontzertu bat antolatzeko beta ere hartuko dute Marmokiņek eta bere lagunek, baina zoritxarrez, Izurgi izurdearen ahotsa beharrean arrantza-ontzi baten zarata entzuten dute kontzertuaren garaia heltzean. Bolanta sareak benetan izugarriak direla jakinik, ihes egiten saiatuko dira Marmokiņe eta lagunak, beldurrez gainezka bada ere.