Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Markel Gelazikin

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2008

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 29

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Liburu honetako Markel protagonistak irudimenezko lagun bat aurkituko du egunero errepikatzen den arazo bati aurre egiteko. Izan ere, Markelek gela zikin-zikina du eta zikinkeria artean gustura bizi bada ere, amak hainbatetan gela garbitzeko eskatuko dio. Beraz, Markelek ezinbestean ekin behar izan dio lan neketsu horri, baina, bat-batean, zerbait magikoa gertatuko da, Markeli lagun berri bat azalduko zaiolako logelan... Irudiek protagonismo handia hartzen dute ipuin ilustratu honetan. Testuarekin jolastu eta perspektiba eta ikuspuntu berriak eskaintzen dizkiote ipuinari, testuaren tonu umoretsua aberastuz.


Markel Gelazikin