Izenburua: Maripuzker
Idazlea: Mitxel Murua
Ilustratzailea: Iñaki (Mattin) Martiarena Otxotorena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2002
Bilduma: Batela
Orri kopurua: 32
Laburpena:
“Behin bazen neska alai bat puzker asko botatzen zituena; horregatik Maripuzker deitzen zioten denek”.<BR>
Horrelaxe hasten da ipuin hau. Maripuzker neska alaia eta jatorra zen; barre egiteko gogoa zuenean, barre egiten zuen; puzker bat botatzeko gogoa zuenean, ba, puzkerra botatzen zuen, noski. Gutxi gorabehera, denok egiten duguna, ezta?
Baina Maripuzkerri barre egiten zioten puzkerra bota edo ateratzen zitzaionean. Eta Maripuzker, gu bezala, harritu egiten zen, mindu egiten zen, jendeak barre egiten ziolako horregatik.<BR>
Zergatik egiten diogu elkarri barre, denok, den-denok, egunero egiten dugun gauza bat agerian egiten dugunean? Zergatik gara hain txoroak? Horixe da Maripuzkerrek bere buruari eta guri egiten digun galdera. Puzkerra edo tankera horretako gauza natural baten aurrean, halako jarrera burugabea ikusten dugunean, helduek haserretzeko joera dute, haurrek, edo haurron espiritu argia galdu nahi ez dugunok, berriz, barre egiten dugu, barre egin nahi dugu.